inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
501.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Babarrun gorri ederra,

 Eraman zuten saltzera,

 Emendik Tolosa'ra:

 T'ogei duroan anega,

 Saldu ondoren etxera,

 Etorriak asko dira.

 Berriz lekak aletzera,

 Biurtzeko azokara.

 

 ***

 

 Gaur zortziko ARGIA'n erri ontatik agertu zan idazle "Arkaitz-arte"ri erantzunez.

 

 Pantikosako indarrarekin

 trena galtzada-zarrean,

 asi baño len geltoki on bat

 ¿bearko degu ba errian?

 Geltoki ori ongi letorke

 "Mintxene" etxe aurrean...

 ¡t'ori guztia gertatu leike

 aizerik ez dan urtean!

 

 Ikurrin berri txuri-urdiñari

 Maria'n aldea apaintzen,

 ari ote zinen —Donosti ortan—

 izandu nitzan galdetzen.

 Lan aundia dula —t'ari zirala—

 neri erantzun ziraten...

 ¡ni alegiñez saiatu arren

 ez dute azkar bukatzen!

 

 Aitatzen zenun nere bertsoak

 ez zeukan apañegirik,

 ta beragatik, ez zenukazun,

 eskerrak eman bearrik.

 Bertsotxo artan ez nuan jarri

 ez danik edo gezurrik,

 t'eskerragatik ¡eskerrikasko!

 erantzun nai dizut gaur nik.

 


inprimatu