inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
494.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 "Ondartza"'n alde —jokalari asko

 geyegi ziran itxutu,

 bere belarrak uste zan aña

 ez bai zuten ba pixatu.

 Bi ordu ayetan —bi segariak

 ez ziran gutxi sayatu,

 diruagatik ez litzake bear

 ainbesteraño beartu.

 

 Lanean ari ziranak baño,

 dirua, zutenak maiteago,

 Iturriotz'en egun orretan

 baziradela ni nago.

 Eraginazi nai zioten, noski,

 al zuten baño len geigo,

 t'obea litzake oyek jokatzea

 eragotzita balego.

 

 Arro ziranak apaltzen eta

 apal zeudenak arrotzen,

 era ortako joera batzuek

 antxen ikusi ginduzen.

 Irabaztuna nor zan jakin da...

 ez zekitenai ostutzen,

 ibilitakoak an bazirala

 ¿egia ote da, ba, arren?

 

 Emakumezko gazte askotxo

 gizonezko-artean zebiltzan,

 eta ayetako batzuek beintzat

 esan leike erdi jantzian.

 Lots aundirikan ez zan agertzen

 txolin-txoro ayen buruan...

 t'egun orretan ayen gurasoak

 ¿ez ote ziran etxean?

 

 Apustu guztiak galeraztea

 alde askotara degu ona,

 ia ba orixe egiten duan...

 Gipuzkoa'n, Santalo jauna.

 Erruki det nik jokuan sarri

 t'itxu dabillen gizona;

 pustularia, nere ustez beintzat,

 zailla da izatea zuzena.

 

 ***

 

 Zenbaki auxe euskaldun askok

 eskuetan artu baño len,

 Luistar ugari, Jaungoikoak lagun,

 Anai guztientzat Andre Mariari

 jardun nai degu eskatzen,

 eta gure Amak gordeko gaitu

 lagunduaz onak izaten.

 


inprimatu