inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
478.zk.
Orrialdea:
2

¡Gora Irura'ko Luistarrak!!

 

Luistar

 

 Irura'ko Luistar guztiz jatorrak

 Garagarrilla'n zortzian,

 bandera ederra zabaldu zuten

 enparantzaren erdian.

 Eta bertako bikario jaunak

 ospatsu onetsi zuan,

 t'egun orretan erri askotako

 Luistar anaiak giñan an.

 

 Aita Agirre ta Barrena apaiz-

 agurgarri ta on-onak,

 gu sendotzeko egin zituzten

 guztiz itzaldi sakonak.

 Irura'ko bat, Mujika eta

 Prantzisko Muro Luistarrak,

 izlari iaioak zaudete eta..

 ar itzatzute zorionak.

 

 Antzezkizun ta idantzezkiak,

 t'edari bixigarriak,

 gu guztiontzat gertu zeuzkaten

 Irura'ko anai argiak.

 Mama bikañaz beteak zeuden

 an ustu ziran bobillak...

 ¡Bejondeizuela, Irura'tarrak,

 t'eskerrikasko mutillak!

 


inprimatu