inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1930
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
460.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Nikolasa onak —bizi zanean—

 Zekian aurrak maitatzen,

 eta il danean —aurtxo maiteak—

 otoitzaz diote ordaintzen.

 Guk ere nola il bearra degun

 sarri ote gera oroitzen?

 ¡Aurtxo kuttunak! Zuek eta ni...

 on-onak izan gaitezen.

 

 ***

 

 Iru loretxo —iru egunetan—

 irurak txuri-txuriak,

 t'ekaitzarekin ikara-larriz...

 negarrez zeuden txoriak.

 Goiko mendian "bee..." samiña

 egiten zuten ardiak...

 ¡bakarrik zeuden bildurrik gabe

 ondo ernetako gariak!

 

 ***

 

 Orain alako elurte aundi bat

 balitzaiguke sortuko,

 elurrak (...) bitartean benik

 pakean giñake biziko.

 Ez bai genuke —bitarte orretan—

 paper txarrikan artuko,

 baizik diraden onen-onenak

 elurrak diran-arteko.

 


inprimatu