Luistar
MARIA SORTZEZ ETA BETI GARBIARI
Oso Garbia Sortu ziñan ta
Guztiz Garbia beti-izan,
eta orrengatik Zure erraietan
Jainkoa Gizon egin zan.
Andik aurrera goratu ziñan
Garbitasun ta jakintzan,
t'orain zerutik ikusten zaude
gu emen nola gabiltzan.
Sortzen Garbia dala Maria
sinistu bearra ludira,
zabaldu zala, irurogei ta
amabost urte gaur dira.
Gure Elizaren erakutsiak
zintzo beteaz zerura,
guk ere ¡Ama! joan nai genuke
t'irten Zu gure bidera.
***
Guztiak ontzat artzeko eran
nere iritzia azaltzen,
sayatu naiz gau baño, ez da erraz
danai atsegin ematen.
Al-dana baño geyago iñoiz
ez digu Jaunak eskatzen,
t'ori nik beti egingo banu
zail da beste iñork bildurtzen.
TXOLARTE ALDIAN
Baserritarrak arbi asko dute
aurtengo urte onetan,
eta geyenak zintzo dabiltza
bakoitza beren lanetan.
Bat edo beste, aldizka ordea,
ardandegian erronkan,
bakarrik ezin pakean bizi...
t'ardoarekin burrukan.
Aurreko asteko egoaldi onetan
gizonak ziran layari,
t'itulariyak bai al dakizu
nola deitzen zion beyari?
Abots lodian mutil bizkorrak
deitzen zion, bada... ¡aida-iri!
eta gizonak pozkarri zioten,
ori dek motell... ¡ori dek ori!