inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
9
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
448.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Negu onetan geyago ere,

 joateko asmoan dabiltza,

 Loyola'n ondo ikasten baita

 txit bearra zaigun jakintza.

 Jakintza orrekin ikusten degu

 nola maitatu Eliza,

 t'Eliza asko maite dutenak

 artuko dute emaitza.

 

 ***

 

 TXOLARTE ALDIAN

 

 Igaro aldian joanak dirade

 uso, kurrillo t'antzarak,

 eta ondoren etorri ere bai

 neguko egoaldi kaskarrak.

 Sua ederki egiten dute

 igartutako egurrak,

 eta zer jana badegu aurten

 Jaungoikoari eskerrak.

 

 Atari aldeak lokazti daude

 udaran legor ziranak,

 eta gariak erein naiean

 giro-zai berriz gizonak.

 Aizea oztu du, gauak luzatu,

 eta laburtu egunak,

 t'illobatxoentzat gaztaņak pozik

 erretzen ditu amonak.

 

 Zorrari bildur ez dionakin

 kontuz ibilli mutillak,

 t'oraindik ere billatzen dira

 irin txaarrezko opillak.

 Tantai gerria beren mokoaz

 zulatu oi dute okillak,

 auzo t'errian kaltea berriz

 kristau oker-ta txakillak.

 


inprimatu