inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
9
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
445.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Naiz sasirikan ez egokitu

 illero jartzen jarraitu.

 ˇˇGazte!! Zartzarorako pillatu,

 orduan ditzatzun billatu.

 

 ***

 

 EUSKALDUN GUZTIAK EROSI

 

 Brabante-koa zan Jenobeba'ren

 bizitza bertso berrietan,

 dagoaneko emen askok daukagu

 gure erri maite onetan.

 Bertso oyek, bada, guztiz egoki

 atereak daude benetan,

 t'erosi danok irakurtzeko

 astia degun aldietan.

 

 Beren egille Zapirain jaunari

 gure zorion-agurra,

 t'otoitztxo bana —Deun Jenobeba—

 daukagun goiko zerura.

 Deun aundi orrek begira zazu

 utzi zenduan ludira,

 eta lagundu guri igotzen

 zu orain zauden tokira.

 

 Apaiz jakintsu —Lekuona jaunak—

 gure esker onar ar bitza,

 bere laguntzaz agertu dalako

 aitatu detan bizitza.

 Liburutxoak salgai dauzkagu

 iru txakur aundin bakoitza,

 t'Euskalerrian zabaldu dedin

 guztiai eskeintzen gabiltza.

 

 ***

 

 Gure Errege dan Jesus aundiak

 nai duan eran bizitzen,

 agintari ta menpeko danok

 benetan leyatu gaitzen.

 Agintariak agintzen eta

 menpekoak oyei obeitzen,

 saiatzen geran ikusteko, asi

 geren kolkoak miatzen.

 


inprimatu