inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
9
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
444.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Jentillak kristau egin ditezen

 ta kristau asko obetu,

 al degun eran guzti-guztiok

 bear degu, bada, saiatu.

 Bildurrik gabe —goazen aurrera—

 t'irtengo gera garaitsu,

 eta garaitsu irteten dana

 zeruan betiko zoriontsu.

 

 ***

 

 Eskarrikasko, Karmelo jauna,

 t'Egoarrietan etorri,

 turroi edo... zerbait ordaiñez,

 eman deizugun guk zuri.

 Egun oyetan —apaiz maiteak—

 ikustea zaigu pozkarri,

 musu emateko —oyen eskutik—

 datorren Jesus-Aurrari.

 

 ***

 

 Zure etorrerak, lagun maitea,

 asko gaitu, bai, gu poztu,

 eta illero, len-bezelaxe,

 kongregaziora jarraitu.

 Andre Mariak, jakiña dago,

 seme leyalak nai ditu,

 t'ain Ama ona, asko ta beti,

 guk bear genuke maitatu.

 

 **

 

 Erri au baño aundixeagoko

 uria da Barzelona,

 bera ikustean asko arritzen da

 lenengo aldiz dijoana.

 Gure Gillermok etxeratzean

 izango du zer esana,

 ura —ayentzat— ¿esango ote du?

 ¡t'au dek guretzat onena...!

 

 ***

 

 Jesus maitea, guztion Errege,

 botzez degu aitortzen,

 ibazi baño sari geyago

 berak digu-ta ematen.

 Ikusmen motza daukaten askok

 ez dute au ondo sinisten,

 Jainkoa baño dirua geigo

 gaur askok dute maitatzen.

 


inprimatu