inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
9
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
437.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Erri ontatik sail aunditxoa

 joango geraden ustea,

 nik beintzat daukat —eta bizkortu—

 zalantzan zauden gaztea.

 An izango da gure Gotzain jaun

 agurgarri ta maitea,

 eta naiko du asko ta zintzo

 bere ondora joatea.

 

 ***

 

 Aurtxo maiteak —saritxoren bat—

 ia ekartzen dezuten,

 pozikan, noski, baldin badute

 zuen eskura eramaten.

 Bitarte onetan saiatu beintzat

 asko ta ondo ikasten,

 ikasi gabe ez du bada iņork

 ondo bizitzen jakiten.

 


inprimatu