inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
9
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
436.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Perretxikuak txar asko eta

 periodikotan geyago,

 jazkeran berriz —oso egokirik—

 bat ere ikusten zail dago.

 Oker dagoana zuzendu leike

 guraso-on asko balego,

 baño geienak dirua dute

 egia baño maitego.

 

 ***

 

 Euskera eta oitura onak

 bear ditugu indartu,

 t'orretarako —anai maiteak—

 ez, bada, iñoiz bildurtu.

 Baizik bestera —beti aurrera—

 guztiok laguntzen saiatu,

 pake onean beti biziaz

 alkar dezagun maitatu.

 


inprimatu