inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
9
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
427.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Euskalerrian oitura txarrak

 zoritxarrean indartzen,

 ari dirala bi jaun on oyek

 nekatsu esan ziguten.

 Guraso askok alabatxoak

 ez dituzte ondo jantzitzen,

 t'ori bakarrik gaitz aundia da

 bestela onak naiz izen.

 

 Jantzi motzegik gurasoen-erruz

 dabiltzkite gaur geienak,

 guraso ayei kontu estua

 artuko diote Goi-Jaunak.

 Irakurleak, ez ute itz oek

 dirala nere esanak,

 baizikan beti esan dituzte

 Jesus'en ordez daudenak.

 

 ***

 

 Berriz joateko gogoarekin

 Lourdestik giņan etorri,

 ezpairik gabe —Andre Mariak—

 gogo au zigun ezarri.

 Sinismenean sendotu eta

 maitasun geigo alkarri...

 ŋan izan giņan pelegrinoak

 ez al degu ba, ekarri?

 

 Inglesak eta Beljikatarrak,

 Olandar eta Euskaldun,

 guztiok batuta otoi egiten

 ibilli giņan gau t-egun.

 Toki Done artan besoak goruntz

 apalki jasotzen giņun,

 t'an bezelako otoizlaririk

 ez det ikusi beste iņun.

 


inprimatu