inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
9
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
419.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Apustu oyek igandeetan

 nai dituzuten guztiak,

 etzabiltzate —nere iritzian—

 burutik ondo jantziak.

 Artzaia baño belarra geigo

 maitatzen dute ardiak,

 eta dirua Jainkoa baño...

 ¡jokalarien erdiak!

 

 ***

 

 Andre Maria'ren seme t'alaba

 1eyalak izan gaitezen,

 t'Orrilla onetan jardun Berari

 lore t'otoitzak eskeintzen.

 Bere zaleak —Ama on orrek—

 txit naro daki saritzen

 ta goi-sariak langille onak

 dituzte irabazitzen.

 


inprimatu