inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
, 8 (,372.zk.) 2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
395.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Gipuzkoa'ko berrogei ta sei

 Luistarrek pozez Loyola'n,

 Gogo Jardunak egin genitun

 Azilla onen asieran.

 Egun oyetan ikasi genun

 gizon bikañak zein diran,

 zintzoak eta apalak, noski,

 gezurti-arroak ¡naiko-lan!

 

 Aita Agirre zuzendariak

 esan zizkigun egiak,

 t'egi oyekin billatu ere, bai,

 gure gogoen zauriak.

 Luistar maiteak asi gaitezen

 alkar maitatzen guztiak,

 oben bideak betiko utziaz

 bestela egin du gureak.

 

 Lagun-urkoa gorrotatuaz

 Jainkoa ezin maitatu,

 uste txarretan ez bedi iñoiz

 gure gogua lañotu.

 Zuzena bear dan maitetasuna

 sarritan oi da okertu,

 biotza erdizka ez dabil ba-ondo

 Jaunak osorik nai baitu.

 

 Luistar zintzoak izango dira

 guraso onan semeak,

 aitak ta amak txikitandikan

 ondo ezitako umeak.

 Ondo ikasteko ikaskai omak

 bear dituzte gazteak,

 t'alaz guztiaz ere naiko-lan

 zuzen azitzen maiteak.

 

 Guraso zabar askoren ume

 errukarriak benetan,

 gaurko egunean ikusten dira

 zine t'antzerki txarretan.

 Meza entzuteko guztiz zabarrak

 entzun bearra dan jayetan,

 eta sarritan dabiltza, noski,

 onak ez diran dantzetan.

 

 Guraso eta agintariak

 t'izperringiak urrena,

 beren bearrak ondo betetzen

 badute, noski, gaur lana.

 Iru-oyetatik gaiztoak geyegi

 ludi onetan daudena,

 oartu gera —ziur ala ere—

 t'auxe da mingarriena.

 

 ***

 

 Jarduera oyek gogoz egiñaz

 belar txarrak-ta garia,

 berezi leizke-eta sendatu

 biotzak daukan zauria.

 Goiko Aginduak zuzen betetzen

 dituana dala aundia,

 ikusiko da bukatu-ondoren

 ludi onetako aldia.

 


inprimatu