inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
, 8 (,372.zk.) 2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
389.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Beste txoriak ixildu ondoren

 txantxangorria abesten,

 udazkenean gure atarian

 poz-pozik degu ikusten.

 Gure-gurea degun txori au

 guztiok degu maitatzen,

 elur t'ekaitza datozenean

 etxera xaigu etortzen.

 

 ***

 

 Orain artean ibili ditun

 moskor guztietan txarrena,

 "Baldatxo"n ustez izan bear du

 ankan miñ eman diona.

 Ori baño ere, txarragoa da, ba,

 ardoak sortzen duena,

 bizia-egurrak galdu lezake

 t'ardoak berriz ¡gizona!

 

 Ez iñork esan gizona dala

 iltzen danean bukatzen,

 baizikan gera ludi ontatik

 betiraundera aldatzen.

 Obenik gabe iltzen diranak

 zerua dute arkitzen,

 t'oben larrian dijoan moskorra

 beti inpernuan erretzen.

 

 ***

 

 Zumarraga'ra lengo igandez

 ez nuan izan joaterik,

 nai dan guztian ez baita izaten

 egitekoak uzterik.

 Beragatikan iritxi nitzan

 biotzez bakar-bakarrik,

 ez esan, bada, ara joateko

 ez nedukala gogorik.

 


inprimatu