inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
, 8 (,372.zk.) 2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
388.zk.
Orrialdea:
3

Luistar

 

 Zure burua bezela-urkoa

 maitatu dio dotriñak.

 Agindu au gaur betetzen dute

 biotz apal ta bikañak.

 Baño askotxo ikusten gera

 biotz kaxkardun-xixtriñak,

 erri onetan galtzen gaitu, ba,

 alkar ikusi eziñak.

 

 Ikusmen ona eduki arren

 urkoa ezin ikusi,

 aldi ontan ere, batzu-batzuek

 dabiltza naiko itxusi.

 Asarrekoyan kolkotik doa

 apaltasuna igesi,

 eta ondoren deabrua da

 gorrotodunen nagusi.

 


inprimatu