Luistar
Sarri jaunartzen ikusi oi diran
Luistarretako geienak,
zalantzik gabe izaten dira
erriko mutil onenak.
Orain mutillak-bigar gizonak
zintzoak eta zuzenak,
orrelakoak bear ditugu
t'ez otzak eta txaldanak.
***
Salda egiteko ollo gizenak
jateko ollaxko goxuak,
erri onetan asko dauzkagu
t'erruki ditut gaxoak.
Egun oyetan ondo jateko
ditugu, noski, asmoak,
ondo jatea ez dago gaizki
geyegik ditu kontuak.
Jai-aldi oyetan jana baño ere,
geigo ibiltzen da edana,
lendik nolabait dabiltzanentzat
ai zer nolako laguna.
¡Euskaldun onak! ez edan geitxo
aditu nere esana,
errukarria bai da benetan
ardoan mende gizona.
Jai-erromeri oyetarako
apaindu dira etxeak,
autsak kenduta jarri ere bai
ontzi eder ta pitxiak.
Jostunak ere aspalditikan
ziran lanean asiak,
ia, ba, aurten azaltzen geran
guztiak egoki jantziak.