inprimatu
Aingerua eta haurra
Izenburua:
Aingerua eta haurra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
668.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aingerua eta haurra

 

 

 1

 

 Aingeru bat jeutsirik

 Zerutik lurrera;

 Sehaska bati zagon

 Arraiki begira.

 Haren barnean mirail

 Batean bezala

 Haur batean ikhusten

 Zuen ber'itchura.

 

 2

 

 Aingeruak aphalik

 Hau dio erasi:

 -"Ni iduri haur ona

 Zer haiz hemen bizi?

 Haugi zerurat laster

 Enekin ihesi.

 Han gituzkek gu biak

 Milaka hobeki."

 

 3

 

 Hura duk dohatsuen

 Lekhu hautatua,

 Atseginez arima

 Duk pulunpatua,

 Zoriona dik choilki,

 Han pairatzekua.

 Eta ongi izana

 Bethierekua.

 

 4

 

 Hemen bizitzen bahintz

 Laster hiretako

 Atsegabea huke

 Guduan artzeko

 Egun bat jin balakik

 Bazkariatzeko,

 Doloretan hinteke

 Biharamuneko.

 

 5

 

 Hire kopeta lagno

 Thonarik gabia

 Zertak nahi gabez

 Laiteke histia

 Ai! hire begi ezti

 Inozent garbia,

 Zertako nigar minez

 Laite hondatia.

 

 6

 

 Ez ez zerurat hau hi

 Deitzen zorionak

 Hura ez dik balio

 Mundu hunek denak

 Lur huntan pairatzeko

 Hik hituen minak

 Orai danik barkhatzen

 Dauzkik Jainko onak.

 

 7

 

 Etche huntan eZ beza

 Nehork egun nigar,

 Nola hire sortzeak

 Eman baitzeien khar

 Zorion bera deyek

 Orai utzi behar

 Bai hala dezatela

 Hire galtzea har.

 

 8

 

 Gutiago ez beza

 Nehork bar dolurik

 Ez dezala seinala

 Deusek hil herrik

 Hi bezala haur gazte

 Johan direlarik

 Azken eguna dukek

 Hemen ederrenik.

 

 9

 

 Bere hegal churiez

 Area joz legun

 Aingerua badoha

 Zeru aide urrun

 Bertze bat baderama

 Berekilan lagun

 Gaicho ama maitea...!

 Hire haurra hil dun.

 


inprimatu