inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
358.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Egun oyetan auspeztu giñan

 Jesus Beraren oñetan,

 oben guztien barkazioa

 eskatu ere bai benetan.

 Zuzen bidetik goazen guztiok

 bakoitza geren lanetan,

 t'orretarako indar-berritu

 otoitz egiñaz sarritan...

 ¡otoitz egiñaz sarritan!

 

 Kalbarioko gurutz-bidea

 sarri ta ondo egiten,

 Garizumako garai onetan

 guztiok saya gaitezen.

 Jesus'ena dan bide orretan

 zintzo dutenak jarraitzen,

 inpernutarren sare guztiak

 erraz dituzte txikitzen...

 ¡erraz dituzte txikitzen!

 

 ***

 

 Aita orrek nai du bene-benetan

 gure erri au sendatu,

 gaxo gaudela egia da-ta

 egin degunok pekatu.

 Damutasunaz oben guztiak

 ondo ditzagun aitortu,

 eta aurrera, Jauna geiena,

 t'urkoak alkar maitatu...

 ¡t'urkoak alkar maitatu!

 


inprimatu