inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
355.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 —La Constancia'n "Andueza" jauna

 arrazoiz zaigu mintzatzen,

 orrelakoak bear ditugu

 erakusteko bizitzen.

 Berak diona benaz egiten

 guztiok asi gaitezen,

 oso egoki saiatzen da-ta

 oitura txarrak zuzentzen;

 beragatikan bene-benetan

 bere lana det txalotzen...

 ˇlan bikaiń ori txalotzen!

 

 ***

 

 Egunaz otza — gauean ontza

 aldean ditu izaten,

 oyengatikan ez da, ordea,

 gure "Baldatxo" izutzen...

 ˇgure "Baldatxo" izutzen!

 

 Txondar ondoan txabola dauka

 txabolan berriz zatoa,

 zato orrekin uxatutzendu

 aize nastuen txistua...

 ˇ"Mateo-txistu" gaiztoa!

 


inprimatu