Luistar
Besteri kalte egin nai eta
Bere kolkoan ezarri,
Orrelakoak zer buru duten
Nik ezin diot igarri.
Oroi gaitezen maitetasuna
Zor diogula alkarri,
T'alkar maiteaz bizi bear degu
Ez geren erruz elbarri.
***
Aldi onetan errikoak sei
Pozez dijoaz aurrera,
Iritxi naian lenbaillen, noski,
Apaiz onenen mallara.
Guztiok gogoz jarrai dezagun
Jaunak nai duan erara,
Era orretan ibilli emen
T'azken orduan zerura.
***
XI'garren Pio degu gaur
Aita Santua Erroma'n
Biotzez maite gaitun agiri
Bikaņa digu, ba, eman.
Barkapen asko irabazteko
Agurtza esan elizan,
Aitak nai duan era ortantxe
Seme guztiok gabillizan.
|