Amets bat egin dut
Alkat [Alkhat], Ernest (Ipar Haize)
1
Euskal-Herri eder batetaz egin zen dut amentsa
Ez dela nehoiz bururatuko nehork ez dezala pentsa
Zer zoriona euskaldun same bakotxak sendi baleza
Gau ezti batez amentsak neri utzi dautan esperantza.
2
Amentsak zuen beribilean joan mintzan bidez bide
Herri seinale erdarazkoak norbaitek zituen gorde
Euskara batu garbi eder bat zagon erdararen orde
Lehen aldikotz ikusi nuen bidea neure haurride.
3
Bakezko bizi eder bat zoan hiri eta herrietan
Euskara baizik etzen aditzen bakotxaren ezpainetan
Euskal-Herria libratua zen, bere haurrak belaunetan
Herria ukatu zuten denak zoatzila nigarretan.
4
Arraboteak beteak ziren gaztez eta pilotariz
Ostatuetan entzun zitaiken kantuz xaramela ainitz
Lehengo etxe xahar ederrak zagotzin elgarri irriz
Ikurriņaren pare zirela, gorri, berde eta xuriz.
5
Laborariak ikusten ziren pentze eta alorretan
Langileak ere goizetik arats zirela lantegietan
Denak gogotik zauden lanean, xede berak bihotzetan:
Indar haundi bat egin dezagun Herria azkartzekotan.
6
Jenden artean ez zen senditzen ez urgulu ez herrarik
Lehenagoko etsaia ere errespetatzen zelarik
Gureak ziren seme martirak maitasunez estalirik
Euskal-Herria askatua zen eta gerlak ehortzirik.
7
Gure herriak orai artean zonbat odol du ixuri.
Horrela luzaz bizi laiteken eni etzerait iduri
Gaurko amets heu agertzen bada Herriaren salbagarri
Euskal-Herriko seme-alabak, egin zaizte amenslari.