inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
330.zk.
Orrialdea:
1

Luistar

 

 Biigar bear dan esne arroza

 Gaurko egunaz egiten,

 Gure aurreko guraso zarrak

 Txukun t'ederki zekiten.

 Oraindik ere (batzuek beintzat)

 Alaxe dute jarraitzen,

 Al diran lanak aurrez eginda...

 Bigar goizean Jaunartzen.

 

 ***

 

 Guraso diran kristau guztiak

 Seme-alabak zaintzeko,

 Agindupean beartzen dira

 Beren bizitza guztiko.

 Beragatikan ardura gabe

 Ez al dituzte utziko,

 żEuskalerrian batzu-batzuek

 Ez ote dira jantziko?...

 Bigarko-egunaz jasoa izan zan

 Andre Maria zerura,

 Ordu ezkero erruki aundi

 begira dago ludira.

 Amik onena egiaz da ta

 Nai gaitu jaso goi-gora,

 Atsekabeak emen utzita

 Betiko Bere ondora.

 


inprimatu