inprimatu
Albistur'tik
Izenburua:
Albistur'tik
Sinadura:
Mujika Laskibar, Juan (Luistar)
Urkizaren iruzkina:
2
Egilea(k):
Mujika Laskibar, Juan

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
320.zk.
Orrialdea:
2

Luistar

 

 Garai onean erri onetan

 Artoak dira lurpetu,

 Ia oraingoz ezagun daude

 Nork ditun ondo simaurtu.

 Premi estuan arkitzen danak

 Apal lezake eskatu...

 ¡Eskatu gabe pekatu da-ta

 Ez arren iñoiz lapurtu!

 

 Arto, babarrun, gari ta baba

 Soro ta baratz guztiak,

 Aldi onetan ikasten dira

 Itxura onez jantziak.

 Sagarrak gutxi artu emendu

 Geyegirik ez geiziak,

 Jabeak bildu ditzan utzi, ba,

 Bereak ditun mastiak.

 

 ***

 

 Espiritu Santua zaigu ba,

 Zeru goi-goitik gugandu,

 Laguntza bear geran guztioz

 Jaunak erruki izandu.

 Egi aundi au sinistutzeko

 Elizak digu agindu...

 ¡Sinispen ortan gauden guztion

 Nekeak ditu arindu!

 


inprimatu