Luistar
Lapurretako bide ortatik
Oitura ori dutenak;
Zigortu gabe zail da gelditzen...
”Alperrik dira esanak!
***
Udaberriko txorien eran
Goizean txit goiz jeikita,
Mutil ta nexkak abesten dute
Ate ondotan jarrita.
Oitura ori ederki dator
Ordu onean asita,
Gora dezagun Jesus Aurtxoa...
”Gurekin naidu bizi-ta!
Jesus'ek naidu gurekin bizi
Argakik dator gugana.
Aintzatua ba izan dedilla
Bera jayo zan eguna.
Otoi deiogun apalki beti
Eskatuaz on zaiguna,
Ez astu bada Jainkoa dala...
”Jesus gurekin dagona!