inprimatu
Zelaian erdira
Izenburua:
Zelaian erdira
Sinadura:
Mujika Laskibar, Emiliano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Emiliano

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
270.zk.
Orrialdea:
1

Zelaian erdira

 

Emiliano Mujika

 

 Naiz arpegian izan

 bakoitzak bi begi

 alkar ondo ikusteko

 ez dira geiegi;

 baña mingain bakarra

 da gezur muttegi,

 eta gezurra dana

 ezin izan egi.

 

 Egi guziak beti

 esan ez litezke

 baña bai dagonean

 gezurra lots eske.

 Ajola utzi bezin

 lotsa balitz merke

 arpegian bi azal

 izango giñuzke.

 

 Badira badutenak

 bigarren azala

 ¿baña zeñek ez daki

 ezagutzen dala?...

 Bi azal baño obe da

 kopeta zabala,

 ¡t'au ezin izan, danak

 gezurti zitala!

 

 Ajolaz argal eta

 zima txarrez gizen

 gizonaren izenik

 ez da or gelditzen;

 aldatu dezakegu

 beste zerbait izen...

 ¡baña bitarte doaz

 illeak zuritzen!

 

 ¿Esanaz ez daukagu

 buru zuri naia

 griñak ondo zaintzeko

 badala garaia?...

 Ez da iñun egongo

 datorren amaia,

 t'ara or aurrez aurre

 Josafat zelaia.

 

 Orain iritxi gabez

 Jaunaren kupira

 ¡zer arpegian ordun

 alkarri begira!

 Emengo egintzak an

 azalduko dira

 estalgarririk gabe

 zelaian erdira.

 


inprimatu