inprimatu
Udaberria
Izenburua:
Udaberria
Sinadura:
Mujika Laskibar, Emiliano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Emiliano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
143.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udaberria

 

Mugica, Emiliano

 

 Atozte bai aguro

 atozte choriak

 zabalduaz guziok

 mokocho garbiak;

 zuek poztutzea nai

 du udaberriak,

 poztu zaitezte bada

 ta egiñ kabiak.

 

 Eguzki eder ori

 azaltzen danean,

 zerua jartzen zaigu

 begien aurrean;

 printza dizdizatzean

 gaueko intzean

 alako poza bat da

 sartzen biotzean.

 

 Kantari egaztiak

 artzayak koplari

 eskertuaz guziak

 udaberriari;

 nun nai jayotzen dira

 loreak ugari

 estaliaz gorputza

 ill dan neguari.

 

 Lore usai gasoak

 alderdi danetan

 aize bigunak artzen

 ditu egoetan;

 ¡ara lorea franko?

 ibar t'aldapatan

 krabeliñ churi gorri

 politak benetan.

 

 Jaunak agertzen ditu

 bere lan aundiak

 apainduaz ederki

 zelai ta mendiak;

 naiz uste dauzkagula

 zabalik begiak

 ez ditugu ikusten

 gauzaren erdiak.

 

 Paraisoa egin

 zuanean Jaunak

 sortutakoak dira

 lore oek danak,

 belar eta ostoak

 ¡begira zer lanak!

 oyek emen eta ¿zer

 zeruan dauzkanak?

 


inprimatu