inprimatu
Neguko illunabar bat
Izenburua:
Neguko illunabar bat
Sinadura:
Mujika Laskibar, Emiliano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Emiliano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
166.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Neguko illunabar bat

 

Mugica, Emiliano

 

 Agurrik egiņ gabe

 juan da eguzkiya

 sua bezela zana

 itzaltzen asiya;

 lurrak azken zotinak

 eman ditu iya

 iltzera dijoala

 diruri guziya.

 

 Beztutzen asi diran

 goi laņo arreak

 sartaldetik dakaizki

 bultzaka aizeak;

 menditik bera datoz

 artalde goseak

 bildurrez beteak.

 

 Chori lore eta osto

 gabeko basotik

 ontzak egatzen dira

 irten da zulotik ,

 ekaitzaren turmoya

 bur bur ichasotik

 aize gordiņak dakar

 elduta besotik.

 

 Chanchangorri bat dabill

 dar dar erdi illa

 gaba igarotzeko

 chulo baten billa;

 gau illunak biltzen

 goiko laņo pilla

 lurrean zabaltzen da

 aimari ezkilla.

 

 Urrutiko chimista

 orain alderago

 nola datorren jasa

 zalantzatzen nago,

 goyan chit illun eta

 beyan illunago

 illargia gordea

 izarrik ez dago.

 

 Ontzak eta sorgiņak

 menditik mendira

 aizearen chistuan

 dantzan asten dira,

 azariya lurretik

 daukate begira

 jostatuko litzake

 jechiko balira.

 

 Bere egats illunak

 gauak zabaltzean

 otzikara sartzen da

 zorrotz biotzean;

 mendi tontorrena da

 gelditzen lurrean

 ondar ale batekin

 berdiņ berdiņean.

 


inprimatu