inprimatu
Negarrez
Izenburua:
Negarrez
Sinadura:
Mujika Laskibar, Emiliano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Emiliano

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
318.zk.
Orrialdea:
1

Negarrez

 

Emiliano Mujika

 

 ¿Begi ondoak zertzaz dauzkatzu

 bustita malko mardulez?...

 ¿Samintasuna zerk eman dizu?

 ¿Zergatik zaude negarrez?...

 Naigabegarri zer dezun esan;

 ez egon lotzaz, bildurrez;

 esan aguro, t'izan liteke

 gaur garai dala bigar ez.

 

 ¿Zer nai zenduke, uda berriak

 berekin oi dun apaintza?

 ¿edo, nai dezu atzeraztea

 negu gordiñen ekaitza?...

 Ezin liteke ondo saritu

 guda gabeko garaitza,

 askotan baña utzetik dator

 ezin zendatu dan gaitza.

 

 Gure zoriak ona gutxi du,

 txarretik berriz ugari,

 patuak geyen eldu oi dio

 igeska dabillenari.

 Etziko dezu, jarriko zera

 aurrez begira berari,

 ezagutzean ezin leikela

 putzu txikian igari.

 

 Bide txarretik ez da beiñ ere

 jarraitu bear auera

 edo ta beintzat ezagutzean

 biurtu bear da onera.

 Zere gogoa nora naitzeko

 izan badezu aukera

 ¿zergaitik zaude negar ta negar,

 zergatik orren minbera?...

 ............................................

 ............................................

 

 Ixildu zaite, naiko bada ta

 zeruruntz jaso begiak,

 zerbaitengatik jarriak daude

 bide txarretan esiak.

 Esiz gañetik azi ezkero

 illundu nairik egiak

 orra diranak azkenerako

 makurtzen dira guziak.

 


inprimatu