inprimatu
Gauzak ederrena
Izenburua:
Gauzak ederrena
Sinadura:
Mujika Laskibar, Emiliano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Emiliano

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
149.zk.
Orrialdea:
1

Gauzik ederrena

 

Emiliano Mujika

 

 ¡Zenbat oker datozen!

 ¡zenbat atsekabe!...

 egoten geralako

 kistau jakintz gabe.

 Ezin izan iñola

 zorionan jabe

 bide gaizto guziak

 zabalik badaude.

 

 ¿Ez dakigun bidean

 nora joango gera?...

 errezena joaten da

 toki okerrera;

 geren esku daukagu

 nai degun aukera,

 noruntz dan jakin gabe

 ez asi aurrera.

 

 Aundi ta txikientzat

 da lege berdiña

 berritzen lanik gabe

 betiko egina;

 gairik onenak ditu

 sendatzeko miña

 zuzendu nai badegu

 okertzen dan griña.

 

 Asko bizitzen dira

 mintsu ta negarrez

 kezka guziak bota

 leizkela txit errez,

 egizko pozik gabe

 gau t'egun bildurrez

 ondoren txarragorik

 ez balitz, ezer ez.

 

 Argitu nai det, illun

 neukan adimena,

 obenak oñazpira

 goruntz oroimena...

 ¡Iritxi gentzakegun

 gauzik ederrena

 azken asnaserako

 Jesusen izena!

 


inprimatu