inprimatu
Garagarrilla mendian
Izenburua:
Garagarrilla mendian
Sinadura:
Mujika Laskibar, Emiliano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Emiliano

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
326.zk.
Orrialdea:
1

Garagarrilla mendian

 

Emiliano Mujika

 

 Eguzkia goiz dator

 goiz eta txit ernai

 egun onak emanaz

 erdi-lo daudenai.

 Artzaia esnatzen da,

 txoriak ere bai,

 t'ara pozki ta goiztar

 abestuaz alai.

 

 Abestu, bai, artzaia,

 abestu txoriak,

 agiri diralako

 pozgai ugariak.

 Emen baso goietan

 zer daukan mendiak

 ondo ez daki, bean

 bizi dan erriak.

 

 Aurtengoz ixiltzen da

 kuku mendikoa

 kuku, kuku ta kuku

 badu zerbait joa.

 Goiz eta illunabar

 izan da pijoa...

 ¡baña ezin du orain,

 t'iges dijoa!

 

 Or, emen, gorri dauden

 marrubi aleak

 azkar billatzen ditu

 txori moko meak;

 billatzen ditu ere

 gerezi beteak...

 badu zerekin azi

 kabiko umeak.

 

 Basoko pisti izuak

 aztoratzen dira

 irrintzika danean

 artzaia mendira.

 Ortik egon zale da

 oldoztuz begira

 aurrean agiri dan

 zabalde aundira.

 

 Ikusten du urrun dagon

 mendiko erpiña

 t'oraindik urrunugo

 itxaso urdiña

 Andi oi da neguan

 ekaizti gordiña,

 gau luze ta illunetan

 zurrunbil egiña.

 

 Orain apaiki dago

 ixil eta bare

 bere gañean laño

 mordollorik gabe.

 ............................

 Menditik itxasora

 gai aundien jabe

 gizonaren begiak

 t'adimena daude.

 

 Nere oldozpenetan

 nagon bitartean

 biotza gelditzen zat.

 atsegin betean.

 Ez daki bizi danak

 zirtzilkeri-pean

 zein aundi dan mendia

 Garagarrillean.

 


inprimatu