inprimatu
Ekaitza
Izenburua:
Ekaitza
Sinadura:
Mujika Laskibar, Emiliano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Emiliano

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
242.zk.
Orrialdea:
1

Ekaitza

 

Emiliano Mujika

 

 Udazkeneko aize biziak

 astinduz ego zatarrak

 apalki zegon itxasoari

 arro dizkio kalparrak,

 eta barrendik irten ezkero

 berezko ditun indarrak

 asarretzean badarizkio

 purrustaraldi zakarrak.

 

 Urdin urdin zan iparraldea

 begira zeñen ubela,

 laño mordoak pillan gañezka

 tximista dariotela.

 Ustu nai dute itxasoaren

 aseta dagon sabela,

 orren bizi ta orren durduri

 ezin etorri bestela.

 

 Laño beltz oyen itzal illuna

 badator ere lurrera

 itxas ertzeko zelaiak zear

 baso ta mendiz aurrera;

 tximistak diz diz, turmoyak burr burr...

 kazkabar jasa gain bera...

 gordeta dagon zulo beltzetik

 neguak nai du atera.

 

 ¿Zein aizek ditu ostoak jaulki

 t'adar igarrak iñausi?...

 txistuka basoz baso doana

 al du norbaitek ikusi?...

 Aize guziak naspillatuta

 or dabiltz alkar zeiñ ausi,

 ¡parra gordin, egoa zorrotz,

 biyak nai dute nagusi.

 

 Biyak burrukan kementsu datoz

 aldagoiaren aurretik

 biribillean goraz goraka

 orbel igarra lurretik;

 alde batetik bisutsa dala

 turmoi orrua bestetik

 jasa zaparrak asiera du

 lañotutako aitzetik.

 

 ............................................

 

 Zapuztu dira mendi aldeko

 artzaitxoaren alaitzak,

 orbelez lurra estali da ta

 erantzi dira zuraitzak.

 Udaran iñoiz arro baziran

 galurreneko arkaitzak,

 laño artean eskutatuaz

 mendetzen ditu ekaitzak.

 


inprimatu