Eiztari jatora (trikitiak)
Emiliano Mujika
Potxolo eiztaria
eguna baņo len
okerreko bidetan
galduta zebillen.
Illargirik ez da ta
izarpea illun
ipurtargi bat aņa
ez da ikusten iņun.
Xaguxar eta ontzak
inguru baditu
sorgiņak diralako
bai azkar larritu.
Izerdia zerion
ikara geiegiz
illunpetan bakarrik
ez du naiko berriz.
Eguna zabaldu zai
nun zegon zalantzan
ibiltzen nekatuta
zutik aspertu zan.
Eseritzen asi ta
triku bat azpian
naiko lanak bazitun
ipurdi guzian.
Amilka aldapa bera
trikua igesi
eta Potxolok ara
izarrak ikusi.
Nora joan ez dakilla
eguna argitu
eiz asko egiteko
asmoak baditu.
Katu bat ikusi zun
bere ustez erbia
su egin zion... baņa
uts izugarria.
Sasitik irtetean
xoxo ta txoriak
tunpaka bazituzten
ixtillu gorriak.
Sasiz sasi badabil
naiz urratu galtzak
baņa zorrotzak daude
elorri arantzak.
Batetik galtzak ausi
bestetik zikindu
sayatu da, bai, baņa
txori bat ezin du.
Baratzuri ta gatza
badaude etxean...
baņa ez dakar ezer
galtzarbe sarean.
* * *
Potxolok egin du gaur
eizean eztanda
bigar egon liteke
oyean etzanda.
|