inprimatu
Bide ona
Izenburua:
Bide ona
Sinadura:
Mujika Laskibar, Emiliano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Emiliano

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
331.zk.
Orrialdea:
1

Bide ona

 

Emiliano Mujika

 

 ¿Zergatik zabiltz orren arduri

 guzia bildu naiean?...

 ¿ez aldakizu lurreko dana

 gelditzen dala lurrean?

 Ezin ase dan zikoitzik iñun

 ez da bizitzen pakean,

 eta damua bezterik ez du

 azken ordura danean.

 

 Ar zazu beta gogoratzeko

 zure egin bearrak zer diran;

 alperrik zabiltz zorion billa,

 iñun ez dugo ludian.

 ¿Biotza zerbait ase dizunik

 izan al dezu agian?...

 mendi basoan baleike zerbait...

 ez dago beintzat erian.

 

 Erriak dauzkan tortikak utzi

 ta atoz nerekin mendira,

 gogo begiak zabalduz ondo

 zer agiri dan begira.

 ¿Ikusten dana nork egiña da?...

 ¿gizonak txiki ez dira?...

 ¡t'oraindik zaude biurtu gabe,

 gezur bidetik egira!

 

 Zeruruntz jaso begiak eta

 damutu oker egiña,

 nai ez badezu azken orduko

 kaltez dan kezka samiña.

 Gogapa onak arinduko du

 asnas, larriko zotiña,

 eta orduan eriotza da

 lo bat dan bezin ariña.

 

 Bildurgarria izan ez dedin

 eriotzaren itzala

 asmo zuzenak oker bidetik

 urrutiratu zaitzala.

 Zuk badakizu eskubirako

 beste bide bat ba dala

 ¡ez da ordea nai dezun eta

 uste dan bezin zabala!

 

 Makurtu, dezun arrotazuna

 gezurrezkoa dalako

 arro gai danik iñor ez da ta

 aizez puztuak bearko.

 Griñak ezigaitz uzten ditunak

 pillatzen ditu gaitz asko

 eta gaur diran irri algarak

 negar litezke bigarko.

 

 Ona ta txarra nastuak dauden

 bidetik joaten bazera

 nai dan lekura iritxi gabe

 geldi zindezke atzera.

 Orduan ere naigoko dezu

 derizkiotzun aldera,

 baña sinistu, ezin dezula

 izango beti aukera.

 

 Gaitzik ez egin, urkoa maite,

 lagundu bear danari,

 t'egin bearrak ondo beteaz

 jarraitu zere lanari.

 Bide ortatik okertu gabe

 t'esker egiñaz Jaunari

 lurreko baño esker obeak

 zerutik datoz ugari.

 

 Ori guzia esaten digu

 aingeru begiraleak

 griñan ezi ta onbidetuaz

 izan gaitezen obeak.

 Baña guk beti zabal zabalik

 griña zirtzillen ateak;

 eta gaizkerik urratu gabe

 ¿nola iraungo du pakeak?

 


inprimatu