inprimatu
Arre astoa!
Izenburua:
Arre astoa!
Sinadura:
Mujika Laskibar, Emiliano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Emiliano

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
234.zk.
Orrialdea:
1

¡Arre astoa!

 

Emiliano Mujika

 

 Asto gañean etxeruntz doa

 esne saltzalle gaztea;

 opill bigun bat beretzat badu,

 beste batentzat bestea.

 Atsekaberik ez du, ta dauka

 biotza pozez betea;

 begira zeñen alaitsu doan

 abestuz "Nere maitea".

 

 Abestietan politena da

 "Nere maitea" dan ori

 izen ori dun orren ederrik

 ez diot entzun iñori.

 Azalduz baten maitetasuna

 biotza jartzen du gori,

 bada nik gogoz entzun badiot

 malkoak zaizkit erori.

 

 Lengo aldia gogoratzean

 abesti xamur gaurkoak

 maitasunezko malkoak dizkit

 ¡neretzat beti malkoak!...

 Baña alaz ere abesti bera

 alaigarri du basoak

 biotza baizik gode ez dulako

 abesten dunan kolkoak.

 

 Basoko txori txirularia

 utziaz zugaitz tantaia

 bide ertzeko sasira dator...

 ¡ain da abesti alaia!...

 Ara non dagon entzuten ere

 goiko bidetik artzaia,

 zainduaz noiz dan irrintzi batez

 erantzuteko garaia.

 

 Olerkia da txukun neurtua

 ez du itz gordiñ t'ariñik

 neskatil onen abotsak berriz

 zail du izaten berdiñik;

 gaztea da ta oraindik ez du

 une bat izan samiñik

 ¡zoriona da, ez gogatzea

 beiñ ere negar egiñik!

 

 —¡Arre astoa! goazen etxera

 alpertu gabe joaneran

 ¡Arre astoa! —esaten dio

 abestiaren bukaeran

 —gose danentzat etxe aldean

 zer jan badago aukeran,

 aska garbitik eden leikela

 ur zikiñetan ez edan.

 

 —¡Arre astoa! t'ara etxe bat

 zabalik dago atea

 antxe bizi da nere biotza

 ¡Ama da "nere maltea"!...

 Asto gañean etxeruntz doa

 esne saltzalle gaztea;

 opill bigun bat beretzat badu,

 amatxorentzat bestea.

 


inprimatu