inprimatu
Iltegian
Izenburua:
Iltegian
Sinadura:
Mujika Egaña, Robustiana (Tene)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Robustiana

Argitalpena:
Euskerazaintza.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iltegian

 

Tena

 

 Mendiyen barrenean

 antxen landa artean

 iltegi bakartxo bat

 dago nere errian.

 Bertan toki txiki bat

 zeña obi bat dan

 onen aurrian oi det

 malkoa begiyan.

 

 Maite-maiteak nitun

 izaki gaxoak

 antxen gordeak ditu

 toki txikitxo ark.

 Nola ba ez ixuri

 nik bertan malkoak?

 ¡Ai, ez daki aizuntzen

 biotz saminduak!

 

 Baña iltegi ortan da

 kurutze bat zutik,

 ta kurutzean Josu

 besoak zabalik;

 naiz ta begiyak euki

 malkoz lañoturik

 maitien poza dakust

 kurutze artan nik.

 


inprimatu