Biotza maitekor
Tene
Une txit xamurra. Zelayan jarrita,
bakarrik nengoan; ixil biotz-bera...
ta izadiak zidan, Urtzik ala nai-ta
orduan gozoro mintzatzen gogora.
Oldozkor... oldozkor... an begiak topo
egin zuten zerbait; eta urbil nigandik,
ara... ustekabian, idatzi bat antxen
zesala "Niregan ezta maitasunik".
Maitez asetzen du, bai gazteak
biotz goriko bere egarria;
maitez arintzen du agureak
bere epelean daman nekea.
Besterenak lez, astertu nuan
neukin damaten biotz au ere;
ta ezin dala bizi zesaidan,
aratz guzia maitetu gabe.
¡Goiko Jauna dan andi-andia!
(maitez sutuaz oldoztu nuan)
¡Eta beretzat, biotz gurea,
zer gauza ederra egiñik duan!
¡Arrigarria! orduan nesan:
¿Nor da ludiyan maitasun gabe?
Ez gera orok andre ta gizon,
biotz maitekor banaren jabe?
Onbidea maite notin jainkotiak,
eta galbidea baita txar-gaiztoak;
jakitun, ez jakin, aundi ta txikiak,
beti zerbait maite mota guzikoak.
Nor ote leike ba maitasun gabea?
txit urdurituta onla galdeturik,
begitaru nuan... ¡eta zan arria!
onek zesan: "Nigan ez da maitasunik"
¡Arria!... ¡Arria!... Norbait zuan
orrela idatzi bere gañian...
¡Ai! idazkun ori (oldoztu nuan)
leike arriyan...; ¡ez biotzean!