inprimatu
"Ama" olerkia
Izenburua:
"Ama" olerkia
Sinadura:
Mujika Egaņa, Robustiana (Tene)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Robustiana

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-2
Orrialdea:
669-670

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


"Ama" olerkia

 

Mujika, Tene

 

 O, zein mutiltxo polita

 amatxok daukana!...

 Ta nolako lo ederra

 egingo duana!

 

 Ea ba, maitia... txasta!

 seaska epelean...

 Orain estali... ederki!

 Ara ama zure aurrean.

 

 Baina begi argiakin

 maite, begitzen nazu!

 Onela... itxi leioa ta

 laister lo egingo zu.

 

 Negar? Ez dezu nai maite

 amatxok gela iluntzerik?

 Orra, ba leioa iriki!

 Joan mamua, emendik!

 

 Ea, polita, egin lo;

 ama ementxe daukazu,

 Eta zuk lo egin daizun

 berak abestuko dizu:

 "Lo, lo maitetxua, lo, lo!"

 

 Nekez bainan, loak artu du

 nere biotzeko puxka;

 Orain nuan ixil-ixilik

 neure lanak egitera.

 

 Ai, baiņan... nork utzi berau?

 Nola alde beronengandik?

 Gizaxoa... lo dago ta

 ene! iriparre egiten dit!

 

 Tira! laztan bat emanda

 nuan nere lanetara.

 Ez... obeto det ez eman

 bestela esnatuko da!

 

 Leioa onela itxita...

 nuan, bai, nuan emendik...

 Baņan, ze esnatu bear det

 laztan bat emanagatik!

 

 Poliki-poliki ba p...a!

 Ai! esnatu zu, polita?

 Ez laztana! Egin lo-lo!

 amatxok abestuko ta:

 "Lo, lo maitetxua, lo, lo!".

 


inprimatu