inprimatu
ZUlo honetako berri
Izenburua:
ZUlo honetako berri
Sinadura:
Mujika Berrondo, Placido (Txurdin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Berrondo, Placido

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
381.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zulo honetako berri

 

Txurdin

 

 Aurtengo jaiak aurki dira ta

 ni hemen nator kantari,

 agur bero bat bidali nahiaz

 nere euskal anaieri.

 Kezka handiak herri honetan

 ba dira jaunak nabari,

 nik horren berri eman nahi diet

 jakin nahi duteneri.

 

 Lehen genitun eratzaileak

 aurten dira erretiratu

 jaiak antolatu behar honek

 nahiko lana, jaunak, bai du.

 Diru kontuan nahiz gaizki izan

 gazteak dira aurreratu,

 Batasunaren hidez dituzte

 aurtengo jaiak prestatu.

 

 Izan diteke hau izatea

 herririk nagusiena,

 elkarte bat osatu dugu ta

 Batasuna du izena.

 Hortan daukagu herreratarrok

 geroko itxaropena

 danok batuaz lortuko dugu

 gaur behar dugun kemena.

 

 Batasun hitza edera dugu

 hitza ez da bainan nahikoa

 behar bai dugu lortu, anaiok,

 batasun benetazkoa.

 Jakin dezagun onhartzen ere

 besteak duten asmoa

 ez dezagula iņolaz galdu

 gaur dadukagun giroa.

 

 Batasun bidez jasoko dugu

 gurea dugun herria

 nahiko problema ba dugu eta

 lana ere ez da txikia.

 Gaurtik aurrera bazter dezagun

 gugandik bakoizkeria

 billa dezagun jardun guzitan

 herrian irabazia.

 

 Besterik gabe agur danori

 ikusiko gera sarri,

 gure jai hauek izango al dira

 zuek danontzat pozgarri?

 Nahi ba duzute izan, lagunak,

 gure herri honen berri

 aurtengo jaiak laister dira ta

 Herrera aldera etorri.

 


inprimatu