inprimatu
Soldaduskari jarriak
Izenburua:
Soldaduskari jarriak
Sinadura:
Mugerza Goiburu, Joseba
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mugerza Goiburu, Joseba

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1164.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Soldaduskari jarriak

 

Mugerza, Joseba

 

 Mila bederatzirehun larogei

 eta seigarren urtean

 hain zuzen ere maiatzak duen

 hirugarren egunean

 arratsaldeko seirak dira eta

 sartu behar naiz trenean

 egia esan bihotz taupadak

 somatzen ditut barnean.

 

 Euskal Herritik urrundu beharrak

 beti ematen du pena

 batez ere soldaduska bada

 ondoren zain dagoena

 hegoalderuntz gelditu gabe

 gau guztian doa trena

 Zaragoza, Valentzia, Alikante

 eta azkenik Kartagena.

 

 Geltokira heldu garenerako

 gure zain daude jadanik

 artalde baten erara denok

 hor goaz burumakurrik

 kale zatarra eta hezur beltza

 ez dago hemen besterik

 halako baten hor ikusten dut

 trapu zikin bat zintzilik.

 

 Itxura denez trapu hori da

 koartelan adierazgarri

 atea ireki orduko bistan

 daude majina bat txarai

 barrura sartuerazi gaituzte

 ta berehala firme jarri

 hain izuturik neure burua

 ez dut euki behintzat sarri.

 

 Afaria ere hemen jaten da

 normalki baino goizago

 ez nuke ukorik egingo

 eman ezkero gehiago

 egia onartu beharko banu

 janaria hain txarra ez dago

 halare hemengo onena baino

 etxekoa dut nahiago.

 

 Lotaratu gara halako baten

 beraz ez da gauza txarra

 egia esan gogoa neukan

 eta baita ere beharra

 amets batetan ihesi nabil

 eta zurruztada edarrak

 baina seietan oihuka dator

 Kartagenako oilarra.

 

 Komunak ere merezi dute

 nere ustez aipamena

 sarritan leku horra joateko

 euki behar kemena

 papertzat egunkariak duen

 orrialde politena

 eta aterik ez daukagunez

 bistan daramagu dena.

 

 Halako baten heldu zaigu ba

 egun "garrantzitsu" hori

 horrelakoan biltzen da hemen

 sasikumea ugari

 bandera azpitik pasaerazi

 egin digute denori

 hori dela eta egin ditugu

 makina bat tontakeri.

 

 Baten ustetan beharrezko da

 gizon bihurtu gaitezen

 hamaika mozolok oraindikan

 jarraitzen du hori pentsatzen

 instruzioa igaro dugu

 eta aurkitzen naiz pozarren

 nahiz soldautza dena bukatzeko

 urtebete geratu arren.

 

 Bertso hauetxek denbora pasa

 koartelean einda dagoz

 hango egoera azaldu nahian

 nahiz izan pena edo poz

 oraingo honetan Mutriku aldera

 bidaltzen ditut nik gogoz

 jendeak gure berri izan dezan

 eta parte hartzeko asmoz.

 


inprimatu