Baratza txukuna
Mugerza, Eusebio (Mendaro)
1
Au izanikan baratza txukun
lore ederrez jantziya
oien kolore txoragarria
eta gozua usaya,
gure aurrekuak zuten bezela
ez degu zaitu eziya,
zori gaistuan gaur arkitzen da
pistia txarrez josiya.
2
Zakur obenak ildizkigute
eta eskopetak kendu
orregatikan baratza ontan
axeri askok jatendu
bertako lore ederrenekiñ
egiten dira apaindu
nekea pranko degu geoztik
oiek eziñik mantendu.
3
Sube gorriak diruditela
dabiltzanak zitalduta
griña txarrekin burua nastu
eta kemenak auldu ta
kristandaderik ezin lezake
borondatia galduta
Jesukristoren ministrueri
esku bidia kenduta.
4
Alper aundiak begira nago
jai ez diran tokiyan,
lanian saiatu naiduteneri
utzi naizik pakian;
antzemanikan aspaldin'ago
ser gertatu lezakian,
zakurren gisa eon biarrak
oraindik gure maipian.
5
Erbi iñudiak diruditela
korbatatxua jantzita
uxokumiak engañatu nai
litxarrerian oituta
kuku alperrak txantxañgorriyai
gisa arraulzak jarrita
Billabonako Fraisoro dago
aur iñuzentez beteta.
6
Erle txintxuak zelaian danik
lore obenak biltzen du
eta gero esti goxua egiten
guziak alkar lagundu
orregatikan oiek ez dute
alperrikan nai mantendu;
obe genduke kristandadian
lege au jarriko bagendu.
7
Erletxo oiek estia eiteko
lore goxuak bezela
baserritarrak biltzen dituzte
ote ta garo, ta orbela,
gero ukulluan ondo gozatu
sendatzeko lur argala
kaletarrentzat zekor ederrak
azten dakite orrela.
8
Usai gozoko loriak dia
arrosa ta krabeliña
oien tartian sortu oi dira
kardu latza ta osiña
gero alkarri gaizki naikua
izan ez dezagun griña
txit komeni da erakustia
seme alabari dotriña.
9
Basarritarrak saiazaiteste
izanik errezelua,
gari tartian sortu baño len
kardu latza ta olua;
landare oiek ongi jorratu
ona danian girua,
txintxotuazi nai esbezute
kale jende erua.
10
Aitak eta amak borondate onez
seme alabatxuak azi,
dotrina oieri erakustia
nai digutela galazi;
len gure morroi txarrak ziranak
jarri diranak nagusi,
iduritzenzait orrelakorik
ez genduala merezi.
11
Biria erakutsi zuan Elkanok
ez nola naiko azaña,
meriturikan eman naiezik
ez dakitenak nik aña
orre ondoren zan Urdaneta
frailia asko zekiña
salbajiari erakustera
Jesukristoren dotriña.
12
Uste izan arren gizon piskorrak
onak zirala inbentuak,
etziran ezer gure soldaduak
zitusten armamentuak;
juan ez balira misionero
borondate onekuak,
erakustera Jaungoikuaren
legeko mandamentuak.