Mallabiko jaiak
Elgetzu
-1-
Mallabiko gaztediak
neska ta mutil guztiak
aurtengoz ere jarri ditugu
festa bereziak.
Dantzak eta abestiak
baitare bertsolariak
etorkizuna badu Mallabin
gure Euskalerriak.
-2-
Mallabiako errian
mendi ta zelai artian
gure oitura danak alkartu
ditugu batian.
Andra Mariren astian
bost edo sei egunian
euskaldun giro utsa eizango
dogu Mallabian.
-3-
Umetxoen egunian
jolasak egun guztian
jardungo dira danak batera
gizonen antzian.
Arri jasotze lanian
baita ere abestian
euren eskutan dago erria
gu ez garanian.
-4-
Bizkai aldian ikusita
bertsolaritzaren falta
aurten Mallabin jarri nai dogu
gazte neurketa.
Bildur danak baztertuta
zatozte bai eta kanta
gure euskerak danon indarrak
bear ditu eta.
-5-
Bizkaitar gazte maitea
bazera bertsolaria
danon aurrean agertutzeko
badozu garaia.
Mallabin dogu jarria
artutzeko neurria
etorri eta eroan egizu
lenengo saria.
-6-
Illan amalaugarrena
jarria dogu berbena
erruma danak kentzeko dagon
botika onena.
Baita ezkongai naiduna
etorri daitela ona
emen amaituko da neska ta
mutil zarren pena.
-7-
Baserritar egunian
erri mezia goizian
bertsolari ta soinua jote
mezaren ostian.
Albokariek tartian
trikitixakin nastian
zaar ta gazte jardungo dira
atsalde guztian.
-8-
Orra emen ba agurra
eginaz danoi deadarra
mallabitarrok badogu aurten
guztion bearra.
Bazera gazte naiz zaarra
etorri gure artera
Mallabitarrok emongo deutsu
biotzez eskerra.