inprimatu
[Bertsoak]
Izenburua:
[Bertsoak]
Sinadura:
Mugartegi, Joan
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mugartegi, Juan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
691.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsoak]

 

Mugartegi

 

 -1-

 

 Itz bi bakarrik egin nai ditut

 ez daukat egiten errez,

 biotz barrua erdibiturik

 begiak erdi negarrez;

 bertsolari ta gaiñontzekoak

 danok agurtu bearrez

 al dan bestean egin nai ditut

 maitasunaren indarrez.

 

 -2-

 

 Zeiñi ez dio itz eragingo

 gaurko maitasun giruak

 emen dagoen edertasuna

 ez du ordaintzen diruak.

 Berriatuko gazte maiteak

 zuentzat esker beruak

 ta era berean eskertzen ditut

 «Zerutxu»ko aingeruak.

 

 -3-

 

 Uts egiterik gertatzen bada

 iñor ez dedilla mindu

 ni zuen morroi beti izango naiz

 nai dezuena agindu:

 danok eskertzen biotz barrendik

 naiz ta asko alegindu

 egin dezuten eskeintza eder au

 ezin diteke ordaindu

 

 -4-

 

 Agur lagun zar bertsolariak

 agur entzule kutunak

 Markiñako erri maitagarrian

 danok alkartu gaituna;

 danon zaindari izan dedilla

 Karmengo Ama biguna

 komeni bada zorionean

 igaro daigun eguna.

 


inprimatu