inprimatu
Urrillaren 6'an nai det adierazi
Izenburua:
Urrillaren 6'an nai det adierazi
Sinadura:
Muarrieta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muarrieta

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
340.zk.
Orrialdea:
2

Muarrieta

 

 Urrillaren 6'an nai det adierazi

 Indiano balek Ernio'ra eramanasi,

 Gogorapen on bat emateko Jesusi

 Alegatzian kalbariyuek ezan giņun lenbizi.

 

 Baskaria indianuaren kontukua

 Ura zan aragi puzka zortzi kilo ta erdikua

 Oitura ori zala ezan zigun Amerikakua

 Jatun ederrak bagiņan baņa bazan naikua.

 

 "Asao" ori janez egin giņun iraguak

 Gero iru egazti seina librakuak,

 Iltzekuan kendu ziezkaten lepuak

 Nai zutenentzat a ze nolako trontzuak.

 

 Or izan gera guziako kuadrilla

 Xatruxetik uztu ziran bi botilla,

 Oiek eratian etzan jendia ixilla

 Geienak axa jasotzen genduen makilla.

 

 Orain amazazpi urte Ameriketara asia

 Aurten etzaigu etorri gizon itxusia

 Bera balientia, poltsia luzia,

 Jaunak eman deiola eun urteko bizia.

 

 Matias ta Sebastiana etorri dira itxas ontzian

 Azkeneko baskariya emandu bere jaiotz etxian

 Batetik bestera emen ibilli dira iru illabetian

 Berriz etortzekotan diiua poltsa betetzian.

 

 Loitan jayua bera orra jarri abertentzian

 Errerua ere antxen genduan eizeko aitzakian

 Etxe ortara ez dago juaterik iņola ere kotxian

 Alare kaleko aundiskiak geyenak an ziran.

 

 Oraindik aprendisa nago ni kantu lanian

 Orrelako gizona ez da txarra aldamenian

 Ura poza neria ikusi nuanian

 Obiak jarriko ditut berriz etortzen zeranian.

 


inprimatu