Zazpiak bat!
Oxobi
Nehork ez daki lehen zer ziren
Eskualdun aita larriak;
den jakintsunak ezintu jakin
orduz iragan berriak
ditaken toki garbienean
noiz danik diren jarriak,
nondik dituen ekhi-haizeak
lur huntarat ekarriak...
Frantzian hiru: Bachenabarre,
Lapurdi, ta Chuberoa;
Espainian lau: Bizkay'Alaba,
Nabarra, ta Gipuzkoa;
zazpi herriek zenbat daukate
sortudanik betikoa:
librotasuna beiratzekotan
bihotza guziz beroa!
Erromanoak zagozilarik
orotan hurbil nagusi,
orai duela hogoi bat mende
gutaraino ziren jautsi;
Aise zituzten bertze jendeak
beren hartarat iretsi;
Eskualdun haurrak bezalakorik
etzuten behin ikusi!
Eskualdun gaitza, beldurrik gabe,
buru has zagon guduari,
borthizki joka, begiak sutan,
ezpata cHoil bat eskuan;
ikharan oro zauzkatelarik
irrintzinek inguran!...
Erromanoek bakea laster
utzi zakoten orduan.
Gudukariak multzoak dire
geroztik hemen agertu,
guziak zalu peñen gainetik
aitek dituzte lehertu.
«Karloman» bera nigar eginez
Frantzian barna da sartu
iloba «Rolan» hil dakotela
baita bidean ohartu...
Moroek aldiz gure fedea
nahi zaunkuten ebatsi;
bertzo bezala, heier zer ziren
arbasoek erakutsi
bere zituzten lur eremuak
izan gatik ere hertsi,
erdaldun batek etzuela ez
hango mugetarik hautsi!
Eskual Herriak horra non zuen
zenbeit menderen bakea;
zazpi ahizpak airos zagozin
iganik bide nekea
familietan bat zen orduan
haur guzientzat legea,
den ttipienak etzuelarik
ezagutzen ahalgea.
Elgarretarik gaituztelakotz
gachtakeriaz berechtu,
erdaldun askok diote beraz
odolez girela hustu...
Egin bezate, samur gorrian,
sugeak bezenbat hichtu,
gure bihotza bethi ber bera
thona batek ez du histu!
Gure gogoak berechtekotan
eman dute Bidasoa,
ai! Zabaldurik ere nolazpeit
gur'artean itsasoa,
batzuer eta bertze haurrider
ebats zezaketen soa,
bainan bihotza ginuen orok
beiratuko bate osoa!!
Zazpi ahizpak oraino mintzo
dire hitz eder beretan;
norbeit eskuaraz jabetu nahiz
ager baledi lanetan
gudukatzeko chuti litazke
heien haur guziak betan
aita zaharren irrintzin gaitzak
adiaraziz airetan.
Odol berotik sortu semeak
elgarrentzat anai gauden
Ait'amen aitek utzi legeak
beiratzeko bethi lerden;
ez dugu behin arrotzetarik
dugun bezenbat ukanen,
chuchen ibiliz guk tugu bertzer
irakaspenak emanen!
Gu bezain jende zaharrik orai
munduan zonbat da, zonbat?
geroan ere nork iraunen du
berdin hola guk bezenbat?
Aitak lanari zoazkon gisa
bagira lotzen orobat
herritar orok eginez oihu:
bethikotzat ZAZPIAK BAT!