inprimatu
Piarrech laboraria
Izenburua:
Piarrech laboraria
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1251.zk.
Orrialdea:
4

Piarrech laboraria

 

Otsobi

 

 Eskual Herriko jaun gazte batek

 laguntza bat daut galdatu,

 nombeit edozoin hiritan nahi

 delakotz plazatu,

 etchean akitasun gachtorik

 aski duela pairatu...

 Arrapostutzat bertsuno batzu

 horri baitazkot moldatu

 bertze zenbeiti, oren berean,

 nahi ninduzke kantatu.

 

 Primaderak eder heldu dituk

 eskualdun herrietara:

 oihan, mendi, zelai bazterrak

 oro choragarri bichtara:

 liliek irriz, chorieh kantuz

 eskerrak bihurtzen zerura...

 Beraz Piarrech laboraria,

 zer zauk hiri jin barura,

 eskualdun haurra, nola ziak jausten

 nigarra begietara?

 

 Dudarik gabe noizpeit entzun duk

 hiritar lagun gaichtoa:

 irri faltsu batekin erren dauk

 harrek: muthiko tontoa,

 «zertako lurrarekin borrokan

 «har izerditan ithoa?...

 «lurretik aberats sinesteko

 «behar dik izan zozoa,

 «haugi gurekin, hirian dukek

 «hiretzat bizi gozoa».

 

 Urgulantzi baten gatik aitamak

 ez ahal tuk utziko!

 Zahartuz geroz, hi gabe Piarrech,

 nola dira biziko...?

 Etchetik urrunduz ihesi bihotza

 diotek hautsiko!!

 -Hik hilarazi burhasoak

 auzoak ditik ehortziko...

 Zer bihotz mina seme batentzat

 eternitate guziko!!

 

 Etzakala sinets hirietan

 ditela gauzak ederrak;

 ez deus ederragorik ez duk

 nola sort herriko bazterrak,

 nola beren usain gozoekin

 lorez estali belharrak...

 Behazak bada zer lezaken

 hiriko, jaunchkilen indarrak

 langilerik ez izanez alfer

 gelditzen balire lurrak!

 

 Iguzkiak erakitzen duen

 jusa mahats golkoetan

 behar dugu maiz edan

 ukaitekotz odolik zainetan;

 Agorrilan, urhe disdiran

 dagon ogia zelaietan

 guretzat hik bildu behar duk

 cheha dezaten eiharetan...

 mahats ogirik ez duk ez sortzen

 hiriko jauregietan!!

 

 Urthe bakar bat laboraria

 geldi baledi lanetik,

 asun laphar gaichtoak kampo

 zer altcha litake lurretik?

 -Orro gaitzak orduan entzun

 litazkek hunen barnetik...

 Erhoturikan, hilak iduri

 heldu hobien zolatik,

 batak bertzea jan lezakeie

 jendek gosearen gatik!!

 

 Erainzkik beraz, laboraria,

 hire lurrak artharekin,

 alhorretan egin lanak ez dauk

 bihotzean emanen min.

 Chutik ago, zeruan so,

 besoez azkar, gogoz arin,

 ongarria hedazak airoski,

 beldur ez har phildak zikin,

 hiriko jaun andren janaria

 duk ongarritik behar jin.

 

 Eskual Herrian primadera bai

 bethi jinen duk ederra,

 buru zoro kolpe batean,

 hirirat ez hadila lerra...

 Mendiaren hegaletan, soizak

 nola bizi den epherra.

 soizak phentzeko bien gainean

 erlea dagon alferra;

 Othoi, Piarrech, ez utz ariman

 sartzerat lurraren herra.

 

 Eta orai, zeruko Jaun ona

 zuri dautzut galdegiten

 -Amentzat haurren amodioa

 zuk duzulakotz egiten-

 eskualdun seme, lur langileak

 bethi chuchen ibil daiten,

 beren ama, zuk eman lurra,

 bihotzez maita dezaten,

 hola eginez ez ahanzteko

 zeru hortarat igaiten...!!


inprimatu