inprimatu
Otchalde-ri
Izenburua:
Otchalde-ri
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1274.zk.
Orrialdea:
4

Otchalde-ri

 

Oxobi

 

 Zonbat aldiz othe duk denboran Otchalde

 kantatu bihotzetik Eskualdunen alde?...

 Segur nor ere baita Madrilen alcalde

 ez dik sekulan ukan hik bezenbat galde!

 

 Eskual Herri maiteko besta zaharretan

 koplarientzat egin biltzar ederretan,

 bahuen aditzale plaza bazterretan,

 hiri so baitzagozin irri nigarretan.

 

 Choriburu guziez aise hain jostatu,

 zikoitz alter zoroez borthizki trufatu:

 bainan Eskualdun ona zinez duk aiphatu,

 hire laguntzat hura bethi duk hautatu!

 

 Behin eman hintuen «Gilenen» kantuak:

 nola kilo lanetan zagozkan kontuak...

 Egun hartan nechkatchak, sartuz espantuak,

 ihesi joan zituan ahalgez hantuak!

 

 Guziak zirelarik beren ustez abil,

 huna zer hion hetaz: eskontzekotz umil,

 jaun bat ukan orduko gain gainetik zarpil,

 «galtzetako ziloak erdirat ezin bil!!!»

 

 Bazela're bertzerik noizpeit hain ohartu

 Ehintzena goiz batez ostatuan sartu

 jan, edan eta gero... moltsa huts gerthalu'

 Saritzat andereak zonbat. zaukan hartu?

 

 Ez bide lukek orai gertha holakorik;

 bakarrik dirudunak dagozik aserik;

 kantuek ez baitute biltzen oilachkorik,

 kantuekin hintazke laster hil goserik!

 

 Bidarraitar donado lagun gehienak

 engoitik hirekin tuk lurpean etzanak:

 ...hobirat emekino bizia dutenak

 heldu zauzkik erranez othoitz hoberenak!

 

 ........................................

 

 Bidarrain sortua nuk mendien artean,

 hik ezagutu dukan etcheño batean;

 hire koplak ikasi ditiat haurrean,

 chutik nindagolarik doidoia lurrean.

 

 Barka dauzkidak beraz galde bat edo bi:

 Aphezak baitzuen maiz oilar, bildoc, herbi,

 denboran hik omen duk lagundu Zaldubi.

 ...Zerutikan halaber laguntzak

 


inprimatu