inprimatu
Oiharzunak mendian zer dion
Izenburua:
Oiharzunak mendian zer dion
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1274.zk.
Orrialdea:
4

Oiharzunak mendian zer dion

 

Oxobi

 

 Bizia niri baitzautan ezin

 jasanezko zama;

 auhen minez betherik dut erran

 zer egin, zer asma;

 Jinko jaun zuzenik othe da;

 mundu hau zerek derama?

 ...oiharzunak erreka zolan

 ihardetsi deraut ama!

 

 Ama!... - zion oiharzunak

 hegaldatuz inguruan-

 ezti zitzauzkitan minak

 zintudalarik munduan;

 orai nun zaude jakiteko

 nigarrez hemen zer duan?

 ...Oiharzunak aldiz airoski

 dio zeruan, zeruan!...

 

 Ama! zeruan bazaude

 hor zaitu Jaunak emana;

 ez bazitake jauts hortik

 zure semearen gana,

 igor dezadazu bederen

 gizonen zain dabilana?

 ...Oiharzunaren oihua zen

 orotarik lana lana!...

 

 Zeruko Jinkoa zer dut

 hoi behar nere minekin?

 badut aski pairaturik

 hemengo biziarekin!

 lan horrek nu eta chahutzen

 bere dohain tzarrenekin!

 ...Oiharzunak bortuan

 gora zion enekin enekin!...

 

 Zurekin?... oi eskuz esku?

 zatozkit ba laster Jauna,

 zorigaitzak jo dituen

 gizon flakoen laguna!

 Zer!... orai zu zaitut entzuten

 aditzean oiharzuna

 haizearekin bazterretan

 diolarik huna huna!...

 

 Urrun etzatera zoan

 odoletan iguzkia,

 osoki kharra galdurik

 goizdanik baitzen jeikia

 eta nik jakin dut orduan

 lur huntan zer den egia

 behar dugula noizpeit orok

 nigarrez busti begia.

 

 Bainan iguzkia nola

 bethi berriz phizten baita,

 gu berma gaiten othoiztuz

 zeruetan dugun aita;

 bots, auhen minetan dezagun

 bihotz bihotzetik kanta,

 garraituren dugu segurki

 zorigaitzaren zaparta!

 

 Lehen izarrek argitzen zuten

 zeru gain urdina,

 nik igorri dutanean

 eskualdunen irrintzina.

 haren hegaletan bortuan

 aira zadin nere mina...

 ...arrats hartan zonbat gocho

 zen oiharzun airos arina!

 


inprimatu