inprimatu
Nere herriko besta!
Izenburua:
Nere herriko besta!
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1276.zk.
Orrialdea:
4

Nere herriko besta!

 

Oxobi

 

 Iguzkia doi-doia sOrtzen da zerutik,

 izkilak «tanga-tanga» dio're dorretik:

 «guziz chutik,

 «jeikiz ohetik,

 «ordu da engoitik...!

 «dugun onik egun hau iragan gogotik!»

 

 Etchek-andret biphilak elizara jausten,

 bidean dituztela zauk erakusten...

 meza entzuten,

 handikan chuchen,

 etcheraino jiten;

 ez da berdin goizegi lanean has diten!

 

 Gero bigarren mezan ai zer boz larriak,

 ikharan dauzkatela bazter hil-herriak!

 eskual-oihak,

 iratzarriak,

 bilduz beharriak,

 kantuen aditzeko dagozi jarriak.

 

 Eguerdiko mahainak ziren ezarriak,

 jaki hoberenekin arrunt estaliak:

 bildOch guziak,

 oilo larriak,

 amarrain garbiak...!

 eskerrakr merezi tu etchek'anderiak!!

 

 Edariez oraino ez dut dero erranik,

 alta, sei zazpi trago baditut edanik!

 ala gorritik,

 ala churitik,

 bainan etchekotik!!

 ez dakit erretorak baduken hoberik.

 

 Artharekin daukagu plaza bat herrian,

 orai hala baitago nola zen herrian;

 egun lorian,

 lauak irian,

 oror agerian,

 zer partida daukuten ereman airian!

 

 Zaiadun beltz mehatch bat egon da nagusi

 pilotari hoberik ez baitut ikusi!

 Apez bat, hertsi,

 hor zauku jautsi,

 ez baitzut itsusi;

 ez du Horrek oilachko anhitzik iretsi!

 

 Gero gazte zaharrek gudu bat ginuen:

 eskualdun jauzietan zoroek garraituren

 Beha zoin chuchen,

 guziak gauden,

 airos eta lerden!

 Zaharrak, jujen ustez, egon dire lehen!!

 

 Ostatu zokoetan, koplariak aldiz,

 ditchotan ari dire hunek hura murritz;

 begiak «diz-diz»

 mihi puntan hitz

 irabazi nahiz...

 guziek badakite nola gogoa pitz!!

 

 .................................

 

 Izarño bat badea hantchet argitzerat.

 Jinkoaren begia behaka lurrerat...

 Goazen etcherat

 loz asetzerat

 hots, haurrak barnerat!

 goizik bihar joaiteko zoin bere lanerat.

 


inprimatu