inprimatu
Mendirako bidean
Izenburua:
Mendirako bidean
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
433.zk.
Orrialdea:
4

Mendirako bidean

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Eskual-herrian ostaler guti,

 ostalertsa gehiago;

 Emaztearen eskuetan den.

 ostatua garbiago;

 Bazterrek dirdir argi dezaten

 etchekandre pruntta bego;

 Bere jaun lodi puska bezala

 baso husten ez baitago...

 

 2

 

 Iguzkitarat maiatza jeiki,

 elhurrak urthu mendian;

 Negu tzarraren uztar gaichtoak

 akabo dire agian;

 Gure artzainak bortuko bider

 lotzerat orai abian;

 Bainan joan aintzin eginen dute

 ohiko pesta herrian.

 

 3

 

 - «Egarri, gose, huna nun giren:

 arratsalde on, Kattalin!

 Zure senharra fleitean denetz

 nahi ginuke ba jakin!

 Ase on baten orhoitzapena

 

 ereman ere gurekin;

 Pagamenduaz, gasna duguno,

 ez odol gaichiorik egin!»

 

 4

 

 Bortz ilabethez, mahaina chuhur,

 etzangia taula gogor,

 Beren mendian biziko dire

 

 gure arrabotseri gor;

 Erretirako balinbada gaur

 edale bezanbat mochkor,

 Ez du ez bihar buruko minak

 gibel-araziko nehor.

 

 5

 

 Gutartetaino, jo eskuin-ezker,

 udan arrotzak ibilki...

 Ostaiertsaren ezpain ederrek

 gazier irri gochoki;

 Paristarrekin senharra baino

 etchekandrea hobeki,

 Hunek erdara, bai uste nuke,

 Paris-eko modan baitaki.

 

 6

 

 Ostalertsaren alaba horrek

 badu sobera urgulu:

 Amak hoin untsa daukan etchea

 ez zaio aski gazetlu;

 Sasoin bezanbat gizon-gai berri:

 bethi dena mirakulu;

 Chuhurra luke bere senhartzat

 artzain on bat hartzen balu...


inprimatu