inprimatu
Mandoaren espantuak
Izenburua:
Mandoaren espantuak
Sinadura:
Moulier, Jules (Oxobi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Moulier, Jules

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
383.zk.
Orrialdea:
4

Mandoaren espantuak

 

Moulier, Jules (Oxobi)

 

 1

 

 Mando mula bat zen

 Churia,

 Churi bezain gizen

 Joria

 Ikustea baitzen

 Loria;

 Hots, Jaun Ertoraren

 Mandoa!

 

 2

 

 Churi, jori, lerden,

 Badoa,

 Janik Etchebesten

 Oloa,

 Eta Hauzokoen

 Lastoa...

 Ororen muthil

 Orotarik bil!!

 

 3

 

 Bainan,

 Mainan,

 Phereka,

 Mereka,

 Hain arthoski gochatua,

 Zen bezala, mainatua,

 Mandoak bere burua

 Zaukan,

 Ha... han,

 Sobera

 Gora!

 

 4

 

 Asto, pullo beltchenen

 Churia zen aiher,

 Eta nola

 Mando denean ageri,

 Asta belchak bazter!

 Hor, bertzela,

 -Oldar bat, bi puzker!

 Hanka zola

 Dukete behingotz eri!!

 

 5

 

 - Nor niz ni?

 Ni, bai ni??

 Jauregiko behorraren,

 Primetako lehenaren,

 Alaba !

 Donapaleon izan den

 Garañorik gaitzenaren

 Iloba!

 

 6

 

 Gauzarik ederrenak higatzen

 Mandorik pollitenak zahartzen;

 Bere joritasuna,

 Bere lerdentasuna,

 Zituenekotz galdu,

 «Zuria» zuten saldu.

 Felo'ren eiheran muthil sarthu:

 Bere aitaz mula han orhoitu!


inprimatu